Primitibako 52.953 euro Aretxabaletan egokitu dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko urtarrilaren 15a

Aretxabaletako Iber loteria administrazioan zigilatutako primitiba bat saritua izan da; hain zuzen, irabazleak 5 zenbaki eta osagarria asmatu ditu. Hala, 52.953 euro irabazi ditu. Asmatu beharreko zenbakiak izan dira: 1, 2, 4, 20, 33, 48, 4; reintegroa 4; eta, osagarria 12. Hiru lagunek sei zenbakiak asmatu dituzte; eta, bost zenbaki eta osagarria asmatu dituztenak zortzi izan dira. Ez da lehenengo aldia Aretxabaletako administrazioak sari potoloa ematen duena; orain dela 10 urte lehenengo saria eman zuten; eta, orain dela hiru urte, ostera, bigarren saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak