Presoen aldeko azoka egiteko arropak jasotzen dabiltza

Mirari Altube Arrese 2007ko aza. 14a, 16:52
Bigarren eskuko arropa eta bitxien azoka egingo dute Gabonetan. Aretxabaletako preso politikoen aldeko Topaguneak antolatu du ekimena, lehenengoz gure herrian, eta dagoeneko arropak jasotzen dabil.

Herritarren batek arropak eman gura izanez gero udaletxe zaharrera eroan behar ditu, azaroko eguazten edo egubakoitzetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Fraka, soineko, kamiseta eta antzekoak gura dituzte; ume zein helduenak izan daitezke. Eta bitxiak ere jasoko dituzte: eskumuturrekoak, belarritakoak… Hori bai, arropa garbituta ekartzea eskertuko dute antolatzaileek. Azokan saldutakoarekin presoen alde lan egiten duten taldeendako zein senideendako batuko dute dirua. Ez da ekimen berria, Arrasate eta Oñatin antolatu izan dutelako, eta harrera ona izan duela beti jakinik gurean ere egitea erabaki dute.


Antolatzaileek oraindik ez dute zehaztu azokaren data baina seguru asko Gabon egunean, abenduak 24, eta Gabon zahar egunean, abenduak 31, egingo dute. Non egin ere oraindik guztiz erabaki barik daukate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak