Preso sozial eta politikoei laguntzeko pastorala sortu dute

Iker Barandiaran 2007ko ots. 21a, 10:04
Espetxe pastoralak parrokien inguruan sortutako lantaldeak dira, espetxetan dauden herritarrei eta haien senideei laguntza eskaintzen dietenak. Arrasaten eta Oñatin, badira espetxe pastoralak, eta, iaztik hona, Aretxabaletan talde bat osatzen dabiltza hainbat lagun.

Martutene dute abiapuntu

Pastoralaren helburua da presoen egoera gizarteratzea, eta presoei eta senitartekoei laguntza eskaintzea.

Gaur egun, espetxe pastoralak Caritasen barruan daude, eta herriko boluntarioek osatzen dituzte talde horiek. Martuteneko espetxe kapilauak koordinatzen ditu laguntza eta premiak. Hain zuzen ere, iaz kapilaua Aretxabaletan izan zen, espetxe barruko egoera azaltzen. Hainbat herritarrek kezka agertu zuten horren aurrean, eta talde bat sortzea erabaki zuten. Martitzenero elkartzen dira parrokiako lokalean, eta taldea zabalik dute laguntzeko interesa duen edonorendako. Presoei eta senideei bisitak egin, gutunak bidali eta materiala batzen arituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak