Poltsikorako egitaraua banatuko dute Andramaixak iragartzeko

Mirari Altube Arrese 2007ko uzt. 26a, 12:18
Kultura Sailak dagoeneko gertu dauka Andramaixetako egitaraua. Astean, bertan, jasoko dugu etxeetan, eta ohiko egitarauarekin batera poltsikorako egin duten txikiagoa bidaliko digute.

Lau egun irauten duten Andramaixa jaien aurrekontua 63.714 eurokoa da aurten. Tradizio bihurtu diren urteroko hainbat ekitaldi errepikatuko dituzte, mus txapelketa jai bezperan, paella erraldoia eta sokamuturra azken egunean, esaterako. Hala ere, tradizio handia zeukan txirrindulari lasterketarik ez da izango aurten, lehenengoz.
Errepikatuko dituzten ekitaldiekin batera berriak ere badaude egitarauan, ikuskizunak batez ere. Eta gazteek txosna gunean izango diren ekitaldiak antolatu dituzte.


Abuztuaren 14a, Andramari bezpera

- 16:00etan, Kanpaijotzea.

- 16:30ean, 28. Mus Txapelketa.

- 16:30ean, umeendako jolas parkea, Herriko Plazan.

- 18:30ean, txosna inguruaren irekiera txupinazoarekin.

- 19:00etan, ikurrinari agurra eta txupinazoa.

- Jarraian buruhandi berriekin kalejira.

- 19:30ean, meza, eta ostean, amabirjinaren bederatziurrenaren bukaera eta Agur Erregina ospetsua.

- 19:30ean, triki-bertso poteoa txosna gunetik hasita.

- 21:30ean, gazte afaria txosna gunean.

- 23:00etan, dantzaldia Erdizka Lauetan taldearekin.

- 23:00etan, kontzertuak txosna gunean.


Abuztuaren 15a, Andramari eguna

- 10:00etan, diana txistulariekin.

- 11:00etan, herriko promesen pilota partidak Iturrigorri frontoian.

- 11:45ean, elizbira.

- 12:00etan, meza nagusia. Udalbatza bertan izango da eta elizkizun ostean alkate soinuarekin aterako dira.

- 13:00etan, Milagroko musika bandaren emanaldia.

- 17:00etan, umeendako parkea.

- 18:00etan, Trapu Zaharra antzerki taldearen Visa Vis kale animazioa.

- 19:30ean, Iruñako alde zaharreko erraldoien konpartsaren kalejira.

- 23:00etan, suzko erruberak.

- 23:00etan, Aretxabaletako musika taldeen kontzertu maratoia txosna gunean.

- 23:30ean, Losdelgas musika taldearen emanaldia, Herriko Plazan.


Abuztuaren 16a, Andramari bigarrena

- 11:30ean, diana Basauriko Haizedoinu gaitariekin.

- 12:30ean, antzerkia Azkona taldearekin: Kiki, Koko, Moko pailazoak, malabarrak, musika...

- 17:00etan, tailerrak Herriko Plazan: malabarrak, oreka-jokoak...

- 18:00etan, Marmara Dixielan Jazz Band taldea kalean.

- 19:00etan, herri kirolak txosna gunean.

- 20:00etan, Kabaret taldearekin kale animazioa.

- 22:30ean, pilota partidu profesionalak, Iturrigorri frontoian:

- 23:00etan, karaokea eta play back saioa txosna gunean, Tzangiños Brownen ikuskizuna.

- 00:00etan, Gose taldearen emanaldia Herriko Plazan.


Abuztuaren 17a, Andramari hirugarrena, koadrilen eguna

- 11:00etan, diana txistulariekin.

- 11:30ean, sokamuturra.

- 12:30ean, Nabarreriako zezentxoak umeendako.

- 14:30ean, herri bazkaria: paella erraldoia Herriko Plazan.

- Bazkalostean, Gazte Ekimenak antolatuta gaztetxo eta helduendako jolasak.

- 17:00etan, kalejira Baralde txarangarekin.

- 18:00etan, sokamuturra.

- 19:30ean, erraldoi eta buruhandien kalejira.

- Ondoren herria gehien animatu duten koadrilei sari banaketa.

- 19:30ean, Batukada txosnatik hasita.

- 20:30ean, Cantares de Guanajato mariatxi taldearen kalejira.

- 23:30ean, Cantares de Guanajato mariatxi taldearen emanaldia, Herriko Plazan.

- 04:00etan, txokolate beroa txosna gunean.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak