Plazako platanondoak botatzen dabiltza

Mirari Altube Arrese 2008ko apirilaren 1a

Gaur goizean, apirilak 1, hasi dira Herriko Plazako platanondoak botatzen eta zortzitik dagoeneko hiru bakarrik geratzen dira. Eguerdi ingururako guztiak izango dituzte botata.

Herriko Plazako saneamendu lanak egiten hasi ziren joan zen astean, martxoak 25, eta martxa onean doaz. Plaza barrenean zegoen harrizko pergola bota zuten lehenengo hondeatzeko-makina batekin, eta gaur –eguraldiak lagundu ez arren– platanondoen txanda izan da. Zuhaitzok handiak ziren, baina langileek ez dute izan inolako arazorik. Herritar ugari pilatu da arkupetan zelan botatzen zituzten ikusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak