Pirritx eta Porrotx bihar, Herriko Plazan

Mirari Altube Arrese 2009ko maiatzaren 14a

Pirritx eta Porrotx pailazo ezagunek 'Piratak' ikuskizuna eskainiko dute bihar, maiatzak 15, Herriko Plazan (17:00). Kultura Sailak antolatu du eta hala, domekan egingo duten Otala Zelai egunari ongietorria egingo diote.

Negu giroa iragarrita dago egunotarako, baina hotz egin edo euria egin ikuskizuna plazan izango dela jakinarazi dute Kultura Saileko arduradunek: "Momentu honetan ez daukagu-eta ikuskizunak behar duen oholtza beste inon sartzeko modurik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak