Ekimenarekin hasiko diren tabernak honakoak dira: Artano, Orly, Paulaner, Taberna Berri, Gurea, Josu, Arlutz eta Txakoli. Eta martxoan hasita eguaztenero (18:00-21:00) eskainiko dute mokadutxoa eta Viña Alcorta ardo ondua euro baten truke. Aste barruko giroa animatzea dute helburu tabernariek ekimenarekin.