Patxaran onena, Aretxabaletako Gurutze Gomezena

Mirian Biteri 2009ko urriaren 25a

Gaur XIII. Gastronomia eta Folklore jaia egin dute Aretxabaletan, Zaraia Mendizale taldeak eta Udalak elkarlanean. Jai giro ederra egon da eguerdi partean herriko plazan, jendez lepo zegoen-eta hori.

Batzuek Errioxako Jota taldearen emanaldi ikusi duten bitartean, beste askok nahiago izan dute momentuan egindako Extremadurako txitxi-burruntziak, Galiziako olagarroa edo Gaztela Leongo urdaiazpiko gozoa probatzea.

Erkidegoko horietako zein Euskal Herriko produktu gastronomikoak erosteko hainbat postu ere jarri dituzte arkupetan.

22 lagun patxaran lehiaketan

Bazkaldu ostean, berriz, XV. Patxaran Lehiaketako sari banaketa egin dute Aurten, Gurutze Gomez nagusitu da; Jesus Errasti Sardaneta bigarren eta hirugarren geratu da. Aretxabaletarrak dira biak. Guztira, 22 lagunek parte hartu dute esandako lehiaketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak