Patin Sugea egingo dute, bihar

Mirari Altube Arrese 2008ko eka. 5a, 14:12
Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketak –TAFYD zikloak– antolatuta Patin Sugea egingo dute bihar, hilak 6, (18:30), Iralabarri plazan. Patinen gainean ibiltzea gustuko duen edonork parte har dezake, eta ondoren, irristaketako hainbat ekintza egingo dituzte: jolasak, hokey partidak, zirkuituak…

Sugea osatu beharko dute patinen gainean egongo diren partaideen artean batak besteari gerritik helduta, eta asmoa da 500 metroko ibilbidea egitea plazaren inguruan.

Orain dela bi urte hasi zen Arizmendi ikastola Patin Sugea antolatzen. Urkulun egin izan dute beti, iaz gainera, izugarrizko ekaitza suertatu zitzaien pare-parean eta bertan behera utzi zuten. Aurten, baina, Aretxabaletan egitea erabaki dute: "Ume eta gaztetxoak gero eta gehiago direla konturatu gara, eta erosoagoa izango da herrian bertan, egitea", dio Xabin Arriola antolatzaileak. Gainera, euria eginda ere Iralabarri plazako arkupetan egingo dute.

Ez dute helbururik jarri antolatzaileek, baina 35 lagunetik gora elkartzea gurako lukete –orain dela bi urte baino gehiago– eta urtero gehiago izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak