Paregabeko giroa futbito txapelketan

Mirari Altube Arrese 2007ko uztailaren 6a

Zortzi taldek hasi zuten astelehenean Loramendi EEk eta Arlutz tabernak antolatutako futbito txapelketa eta paregabeko giroa sortzen da partiduetan. Gaur beste jardunaldi bat dute.

Astelehen, eguazten eta egubakoitzetan jokatzen dituzte partiduak Arlutz ostean dagoen kantxan, egunean lau: 17:00etan, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan. Hiru astetan jokatuko dute txapelketa, final-erdiak uztailaren 18an eta finala 20an. Hona orain arteko emaitzak:


Uztailaren 2an jokatutakoak:

- Spat - Somos4, 4-4

- Fonta Sport - Drink Team, 4-2

- TPM - Cipris, 5-5

- La Elite - K23, 8-3


Uztailaren 4an jokatutakoak:

- Fonta Sport - Somos4, 7-3

- Spat - Drink Team, 8-4

- La Elite - Cipris, 0-8

- TPM - K23, 7-1


Hona gaur, uztailak 6, jokatuko dituzten partiduak:

- Cipris - K23,

- La Elite - TPM,

- Spat - Fonta Sport,

- Drink Team - Somos4,

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak