Otalora jauregitik Urkuluko urtegiraino bidea egingo dute

Ixone Serrano 2007ko ots. 21a, 16:54
Hilabete hasieran onartu zuten udal aurrekontuan dago aurreikusita Otalora jauregitik Urkulu urtegiraino ibilbidea egitea. Hala ere, lanok oraindik ez daukate datarik. Izan ere, lehenengo ibilbidea pasatuko den zelai eta bide bazterretako lurrak erosi behar dizkie udalak jabeei.

Aparkalekua indartu eta segurtasuna bermatu

Udalak, horren bitartez, Urkulura hurreratzen direnak bertaraino autoarekin joan ez daitezen aparkalekuak indartzea nahi du. Horretaz gain, oinezkoen segurtasuna ere bermatu nahi du. Izan ere, herritar asko hurreratzen da urtegira oinez errepidetik eta tarte arriskutsuekin aurkitzen da; bihurgune itxiak, arekak, estuguneak. Hirigintza sailean esandakoaren arabera hori guztia konponduko du aurreikusitako paseoak.

Hala, Aretxabaletatik Urkulura joateko herritarrek erabiltzen duten bigarren ibilbidea ere indartuko du udalak. 

Aurrekontua

Hori guztia egiteko, udalak 400.000 euroko aurrekontua onartu du. Hori horrela, udal aurrekontuan dagoen inbertsiorik garrantzitsuenetarikoa da lur sailen erosketa, kirol etxe berriko proiektuarekin batera.

Ezin datarik eman

Aurreikuspena egin arren ezin dute lanen datarik eman Hirigintza sailean, lehenengo ibilbidea pasatuko den zelai eta bide bazterretako lurrak erosi behar baitizkie Udalak lurren jabeei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak