Otala Zelaiko herri kroserako izenematea zabalik

Mirari Altube Arrese 2010ko mai. 12a, 12:12
32 urte beteko ditu aurten Otala Zelaiko krosak eta gaztetxoek eta helduek dute hitzordua domekan, Aozaratzako zelaian. Izenemate epea zabalik dago Zainduz gimnasiora deituta.

Kirol Zerbitzuak antolatzen ditu lasterketak eta izena emateko Zainduz gimnasiora deitu 943 71 26 28 edo mezu bat bidali: kirola@aretxabaleta.net. Izenematea, 5 euro da.

Egunean bertan ere eman daiteke izena Otala Zelai inguruan jarritako mahaian, lasterketa hasi baino ordu eta erdi lehenago. Dortsalak ere bertan banatuko dituzte 09:30-10:30 artean.

Lasterketak

Lehenengo lasterketak gaztetxoenak izango dira:

- 10:00etan, benjaminak (2001-2000): 400 m.

- 10:10ean, kimuak edo alebinak (1999-1998): 800 m.

- 10:20an, haurrak (1997-1996): 1.200 m.

- 10:30ean, kadeteak (1995-1994): 1.600 m.

- 11:00etan, helduak (18 urtetik gorakoak); Urkulu urtegiari buelta eman beharko diote (8.410 m.). 

Sari banaketa

Sari banaketa ekitaldia 12:00etan izango da zelaian bertan. Hona sariak:

- 1. saria: 200 euro eta garaikurra

- 2. saria: 150 euro eta garaikurra

- 3. saria: 100 euro eta garaikurra

Kategoria bakoitzeko lehen aretxabaletarrek 25 euroko bonoa jasoko dute kirol materiala eskuratzeko. Gainera, korrikalari guztiek jasoko dute kamiseta bana opari eta bonoak zozketatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak