Paella koloretsu eta ikusgarriak ere ez dira falta izan. Guztira, 19 parte hartzaile izan ditu Otala Zelaiko paella lehiaketak. Zapore eta kolore askotariko paellak egin dituzte. Bi taldetan banatu dituzte parte hartzaileak epaileen lana arintzeko asmoz. A taldean, Fernando Retegik eskuratu du lehen saria. B taldean, berriz, Koldo Zubillagaren paellak irabazi du. Biek 100 euroko saria eskuratu dute.
Irabazleak
A taldea
1go saria: Fernando Retegi
2. saria: Iñaki Uribetxebarria
3. saria: Txarli Urizar
B taldea
1go saria: Koldo Zubillaga
2. saria: Erkuden Urkia
3. saria: Jose Luis Caballero