Otala Zelai eguneko ekitaldiak gertu

Mirari Altube Arrese 2008ko mai. 15a, 12:37
Domekan, maiatzak 18, ospatuko dugu Otala Zelaiko erromeria, eta Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Eguraldia lagun izanez gero Aozaratzako zelaian izango da jaia, baina euriarekin, Iturrigorri frontoian egingo dute.

Batean edo bestean erromeria giroa sortuko dute herritarrek, eta aurten, lehenengoz, berrikuntza bi izango dira: patin topaketa Urkulun –ume, gazte eta helduak elkartu gura dituzte komunak dauden inguruan–, eta kanpai-jotze erakustaldia Otala Zelain. Hona egitaraua:

  • 10:00etan, gaztetxoen lasterketak
  • 10:00etan, diana txistulariekin
  • 11:00etan, herri krosa, Urkuluri bira; izenematea bertan
  • 11:15ean, patin topaketa; Urkuluko komunen inguruan elkartuko dira harrobirantz joateko
  • 12:00etan, lasterketen eta krosaren sari banaketak
  • 12:30ean, animalien jokoak
  • 12:30ean, kanpai-jotze erakustaldia
  • 13:00etan, paella lehiaketa. Antolatzaileek jarriko dituzte: arroza, olioa, tipula, gatza, koloratzailea eta berakatza; gainerakoak, norberak eroan behar ditu. Izenematea: 5 euro. Izena aurrez ematea komeni da –azken eguna, maiatzak 16– kultura etxean.
  • 13:00etan, Leizarra musika eskolako trikitilariak
  • 13:30ean, sagardo festa
  • 14:30ean, bazkaria; norberak eroan behar du eta antolatzaileek aulkiak eta mahaiak jarriko dituzte
  • 15:30ean, baserri jokoak, Trisketa taldearekin
  • 16:30ean, dantzaldia Txinparta taldearekin
  • 18:00etan, dantza saioa Loramendi dantza taldearen eskutik
  • 19:00etan, dantzaldia Txinpartarekin

Udalbatza autobidea ikustera

Ibilalditxoa egiteko ohitura du udalbatzak auzo alkateekin batera Otala Zelaiko erromeria egunean. Aurten autobideko lanak zelan doazen ikustera joango dira –orain dela hiru urte, lanak hastear zeudela egindakoa–: udaletxetik atera, eta Izurieta auzo ingurutik Apotzagaetxebarriraino. Bazkaltzeko, urtero legez, Matikua jatetxera joango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak