Otala Zelai eguna ospatzeko erromeria giroa domekan

Mirari Altube Arrese 2009ko mai. 15a, 15:07

Domekan, hilak 17, ospatuko dute aretxabaletarrek Otala Zelai eguna Aozaratza auzoan dagoen zelaian. Urteroko ekitaldiak lagun, erromeria giroa izango da bertan, herritarren eskutik.

Otala Zelaiko egitaraua berrikuntza barik dator aurten. Berrikuntzarik ez, baina, ekimenez josita. Hona Kultura Sailak gertatutako egitaraua:

- 10:00etan, haurrendako lasterketak.

- 10:00etan, Aretxabaletako txistulariekin diana.

- 11:00etan, XXXI. Herri Krosa, Urkulu urtegiari itzulia. Izenematea bertan, 09:30ean.

- 12:00etan, sari banaketa.

- 12:30ean, animaliekin jokoak.

- 13:00etan, Leizarra musika eskolako trikitilarien emanaldia. 

- 13:00etan, paella lehiaketa.

- 13:00etan, sagardo festa bertsolariak lagun.

- 14:30ean, herri bazkaria. Antolatzaileek mahaiak eta aulkiak eroango dituzte.

- 15:30ean, Zurgai taldearekin herri kirolak.

- 16:00etan, dantzaldia Txinparta taldearekin.

- 18:00etan, Loramendi dantza taldearen eskutik dantza saioa.

- 19:00etan, dantzaldia Txinparta taldearekin.

Eguraldi txarra eginez gero, jaia Iturrigorri frontoian ospatuko dute eta paella lehiaketa bertan behera geratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak