Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ginekologo, endokrino eta traumatologo artean, 60 bat aditu batu dira Otalora Jauregian, osteoporosiaren gaineko 3. jardunaldietan. Ospitale ezberdinetatik etorritako adituek hitzaldiak eman dituzte: gaixotasun horren inguruan ematen ari diren aurrerapausoei eta ikerkuntzei buruz jardun dute, bertaratu direnen ezagupenak eguneratzeko helburuarekin.
Osteoporosia hezurrei eragiten dien gaixotasuna da; hezurren erresistentziari eragiten dio, zehazki esateko, eta hezurrak ahultzea edo edozein kolpe txikirekin haustea dakar horrek. Sintomarik ez du erakusten, ordea, eta, horregatik, osteoporosiari epidemia isila ere deitzen diote.
Menopausia pasatako emakumeei eragiten die gehien, baina gizonezkoek ere izan dezakete gaixotasun hori.