Hainbat urtetan bertan behera utzita egon ostean, badirudi Aretxabaletako Udalaren jabetza den Aozaratza auzoko Irurikoa baserriak bigarren bizitza bat izango duela. Horixe da Aretxabaletako udalaren asmoa: Urkulurako biziberritzeko planaren barruan, baserria ostalaritzarako erabiltzea.
Atzoko osokoan aho batez onartu zen errentan hartzeko lehiaketaren plegua; dena den oraindik ez dago eperik ezarrita, izan ere Irurikoa errentan hartzen duenak, berau eraberritzeko lanen kostuari aurre egin beharko dio. Horretarako 800.000 euro inguru beherako direla dio Inaxio Garro alkatearen esanetan. Gaineratu zuenez, Herrian dagoen ostatu faltari aurre egiteko erabilgarria izango da Irurikoa.
Soldatak jaistea
Udaleko langileen soldatak jaistea izan zen atzoko plenoan hartutako beste erabaki bat. langile bakoitzari, bere indizearen arabera, %2,5 jaitsiko zaio soldata urtea amaitu bitartean. Udal Gobernua baina, abstenitu egin zen bozketan, alkatearen esanetan, erakunde bakoitzaren eskumenak ez direlako errespetatu.
Osoko bilkuran bildu ziren gainerako alderdietako sei zinegotziek, hau da, EA, EAJ eta PSOE-koek, soldatak murriztearen alde egin zuten.
Gainerako alderdi guztiek, neurriaren alde azaldu ziren. EAko zinegotziek esan zuten, Eudelen Udalitz konbenioan onartu zen udal langileen soldata igoeran kontra agertu zirenez, konpentsatzeko eman dutela orain baiezkoa.