Osoko bilkura astelehenean hainbat proiektu onartzeko

Mirari Altube Arrese 2009ko urt. 16a, 13:29
Astelehenean, hilak 19, ez ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak (18:00). Espainiako gobernuak eskainitako dirulaguntzarekin zein proiektu egin erabaki beharko dute.

Krisiari aurre egiteko iragarritako neurrien artean dago Zapaterok egindako dirulaguntza eskaintza eta biztanle kopuruaren arabera emango dute. Hala, Aretxabaletarako 1.160.866 euro iragarri dituzte. Dirulaguntza hori eskuratzeko proiektuak aurkeztu behar dituzte orain Udalek, urtarrilaren 24a baino lehen. Eta hain zuzen zein proiektu aurkeztu erabakiko dute asteleheneko osoko bilkuran. Laguntza osoaren %70 aurreratuko du hasieran Espainiako gobernuak eta gainerako %30 lanak bukatzen dituztenean iritsiko da. Lanok, gainera, aurtengo apirilaren 13rako hasita izan beharko dira eta 2010eko lehenengo hiruhilabetean bukatuta. 

Osoko bilkuran, baina, beste gai batzuk ere landuko dituzte hona: Udalhitz –Udal langileen lan hitzarmena–, Euskararen plan estrategikoa 2009-2012 eta Mitarte kaleko saneamendu eta ur hobien hobekuntza proiektua.

Hilaren 29an, ohikoa

Urtarrilaren 29an, astelehena, ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak. 2009ko udal aurrekontua gertatzen dabiltza azken hilabeteotan baina ikusi egin behar gertu izango duten onartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak