Or2tan eta Grupo San Juan talde aretxabaletarrak, Arkupen

Mirari Altube Arrese 2010ko ots. 11a, 13:56

Eskarmentu handiko musikariak elkartu dira bi taldeetan eta hainbat estilotako kantuak eskainiko dizkiete herritarrei. Bihar, otsailak 12, da kontzertua Arkupeko Zaraia aretoan (22:30); sarrera debalde.

Or2tan taldearen estreinaldia izango da taula gainean, baina bi urte pasatxo daramatza musika sortzen. Eta eskarmentu handiko musikariak elkartu dira –hiru Liken taldean jardundakoak–: Txus Gutierrez (gitarra), Iker Iglesias (baxua), Oier Sarasua (gitarra eta haizea), Andoni Arana (gitarra) eta Iban Peñakoba (bateria). Estilo oso ezberdinak nahastu –rock, jazz, folk, funk…– eta kantu instrumental orijinal eta berritzaileak osatu dituzte. Kantu lasaiak erritmo bizikoekin tartekatuko dituztela iragarri dute.

Euskarazko pop rocka

Igor San Juan buru duen taldeak, ostera, hainbat agerraldi egin ditu Debagoienean –Danbakako III. edizioan parte hartu zuen–. Euskarazko pop rock kantuekin entzulea gozaraztea dute helburu. Grupo San Juan taldeko kideak dira: Igor San Juan (gitarra eta ahotsa), Josu Sarasua (bigarren gitarra), Aitor Monedero (baxua), Jokin Vitoria (bateria) eta Mikel Azkarate (saxoa).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak