Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzoko –urriak 27– ONCEko zozketan saritua izan zen 43.172 zenbakidun zortzi kupoi saldu zituzten herrian: lau Zubibel tabernan, hiru Txakoli tabernan eta bat Mitarte kaleko kioskoan bertan. Kupoi horietako bakoitzaren jabeak 35.000 euro jasoko ditu; guztien artean, 280.000. Patxi Nuñezek Mitarte kaleko koiskoan lanean daramatzan 25 urtetan banatzen duen bosgarren saria da hau.