Pilotaren gaineko solasalditxoa egiteko gonbidatu dituzte Olaizolarekin batera Eskuz Binako Txapelketako txapeldun izan den Mendizabal donostiarra, eta Buruz Buruko txapela eskuratu duen Bengoetxea leitzarra. Bi pilotari horiendako urte ona izan da 2008a, eta joan berri den urtearen eta datorren urtearen gainean egingo dute, besteak beste, berba. Berbaldira gerturatzen diren herritarrek gura beste galdera egin ahal izango dituzte.