Ohiko osoko bilkura egingo dute gaur, astelehena

Iker Barandiaran 2007ko irailaren 24a

18:00etan izango da osoko bilkura, eta zazpi puntu izango dituzte berbagai.

Ohiko osoko bilkura deitu dute gaurko, astelehena. Zazpi puntu izango dituzte aztergai. Lehenik eta behin, aurreko bilkurako aktaren onarpena egingo dute.


Aztertuko duten beste gai bat izango da Leintz Udal Euskaltegirako udal ordezkarien eta baserri auzoetako udal zinegotziaren izendapena.

Horrez gain, kale garbiketa zerbitzuaren esleipena egin gura dute; eta hondakinen bajak ere aztertu beharreko gaien artean daude.

Bestalde, hemendik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiak Udalaren esku utziko du OHZ (Etxebizitzen gaineko zerga); eta horren tramitazioaren gainean ere berba egin beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak