Hala, herriko plazako arkupean, eguraldi txarretik halamoduz babestuta, sukaldeak martxan jarri eta ogi-mami ederrak prestatu zituzten. Ez zen jende ugari batu, baina hara jo zutenek ogi-mami tipikoez gain, bestelako jaki goxoak dastatzeko aukera ere izan zuten; eta gehienendako gozamena izan zen, gainera.