Urtean hiru edo lau aldiz etortzen dira odola ateratzera herritarrei. Ramon Eraña da Aretxabaletako arduraduna eta jakinarazi du, poliki-poliki bada ere, gora doala odola emateko joera gurean: "Urtean 120-130 herritarrek ematen dute, eta azken hilabeteotan bost bat lagun gehiago ditugu".
Bestalde, jakinarazi du ez dagoela adin mugarik (18 urtetik gora) osasunez ondo egonez gero. Eta gazteak animatu gura ditu 18 eta 25 urte artekoak direlako gutxien doazenak.