Odei Vazquez bigarrena Euskadiko Karate Txapelketan

Mirari Altube Arrese 2009ko aza. 24a, 13:08
Domekan, azaroak 22, jokatu zuten Euskadiko Karate Txapelketa Astigarragako kiroldegian eta Odei Vazquez aretxabaletarrak zilarrezko domina eskuratu zuen kumite modalitatean junior mailan –61 kiloz azpiko taldean–.

Odei Vazquezekin batera Ekaitz Irusta joan zen Aretxabaleta Kirol Elkartetik; azken horrek kadete mailan –70 kiloz azpiko taldean– jokatu zuen.

Odilo Vazquezen esanetara lan egiten duten bi karatekek lan bikaina egin zuten txapelketan. Eta egindako lanak saria izan zuen, Odei Vazquezek zilarrezko domina eskuratu zuen-eta kumite modalitatean. Norgehiagoka gogorrak jokatu zituen Vazquez gazteak finalean sartu ahal izateko. Hala, Espainiako txapelketa jokatu izan duten aurkari indartsu bi gainditu zituen, bata arabarra eta bestea bizkaitarra. "Markagailuan gorabehera asko egon dira eta oso berdinduta ibili direla esan behar bi norgehiagoketan, baina azkenean gogo gehien jarritakoak borrokan eta teknika onena erabili duenak irabazi du", azaldu digu Odilo Vazquez entrenatzaileak.


Finala, ostera, beste gipuzkoar baten aurka jokatu behar izan zuen: Alvaro Rivas Bera Bera elkarteko kidearen aurka. Hain zuzen Marokon egon berri da Rivas Espainiako selekzioarekin jokatzen. Rivas gailendu zitzaion aretxabaletarrari baina pozik itzuli da Vazquez junior mailako 61 kiloz azpiko Euskadiko txapeldunordea delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak