Gaztea izan arren, 19 urte, nazioarteko lehiaketa askotan hartu du parte Nikola Tanaskovic serbiarrak eta sariak irabazi ere bai. Hala, Arrasate Hiria Nazioarteko Lehiaketako lehen saria eskuratu zuen iaz, baita Portugalgo Trophee Mondialekoa eta Serbiako Kragujevac hirikoa ere. Bihar eskainiko dituen kantuen artean daude, Olsen konposatzailearen Without a title eta Angelisen Romance.
Akordeoi orkestra
Aretxabaletako Akordeoi Orkestrak ere eskainiko du Gabon sasoiko kontzertua urtero legez; abenduaren 19an izango da, zapatua, parrokian (20:30). Herriko akordeoilari onenek elkarrekin joko dute Juanjo Orobengoak zuzenduta.