Nagusiendako egoitza berri bat eraiki eta kudeatuko du MCCk

Maider Arregi 2007ko martxoaren 26a

Mendekotasunak dituzten adinduendako egoitza bat egingo du MCCk Aretxabaletan. Hitzarmena sinatuko dute eguaztenean, martxoak 28, MCCk, LKSk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Donostian, Aldundiaren egoitzan egingo duten hitzarmen sinadura ekitaldi baten eta Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik. Ahaldun Nagusiak; Jesus Cataniak, MCCko Kontseilu Orokorreko presidenteak; Alberto Gorroñogoitiak, LKSko zuzendari nagusiak:eta Esther Larrañagak, Gizarte Politikarako diputatua, parte hartuko dute.

Egoitza berriak 150 leku baino gehiago izango ditu, eta baita eguneko zentroa eta unitate psikogeriatrikoa ere, beste zerbitzu batzuen artean. MCCren ekimena da, baina Foru Aldundiak diruz lagunduko dio bere Gizarte Politika saileko Inbertsio Planaren bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak