Navarra a la Carta izeneko erakusketa goizez eta arratsalde bisita daiteke: 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Erakusketa izen bereko liburuan oinarrituta dago. Patxi Uriz argazkilariak Nafarroako patrimonio naturala, historikoa, kulturala eta gastronomikoa azaltzen ditu irudi ederren bidez. Azken horren harira, erakusketan hain ezagunak diren produktuen gaineko informazioa ematen da, errezeta eta guzti.
Arkupera joaten direnek, gainera, eskaintza turistiko eta gastronomikoaren inguruko ikus-entzunezkoak ikusiko dute.