Murrukixoren egutegian Xabi Urtzelairen argazki ikusgarria

Mirari Altube Arrese 2007ko azaroaren 30a

Argazki lehiaketa deitu zuen Murrukixo Mendizale Elkarteak 2008ko egutegia egiteko. 12 lagunek bidali zituzten argazkiak, eta Xabi Urtzelai arrasatearrarena hautatu du epaimahaiak.

Urkulu urtegi gainean dabilen parapentea ageri da Urtzelairen argazkian: "Benetan ikusgarria da, eta hautatzen ibili ginenondako gustukoena izan zen", azaldu digu Murrukixoko presidente den Iñaki San Migelek.
Kurtzebarri tontorretik 300 bat metro behera eginda atera zuen argazkia Urtzelaik, uztaileko arratsalde baten. Parapentean bota zen Jon Iriarte lagunari argazkiak ateratzeko asmoarekin igo zuen, gero GOIENKARIrako erreportajea egiteko.


Bazkideei astean banatu
Dagoeneko kartazaletan sartuta dituzte egutegiak, eta astean bertan hasiko dira bazkideei banatzen. Hala ere, bazkide ez den herritarren batek gura izanez gero Murrukixoko lokalean du eskura, martitzenetan, 19:00etatik 20:00etara.

Bestalde, Murrukixok azaroan egin izan duen Mendi Astea datorren urtera atzeratzea erabaki du. Arrazoia da herrian ez dagoela halako kontuetarako toki egokirik, eta kulturarako egiten dabiltzan eraikina bukatu arte itxarongo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak