Mundarrori irabazita, puntu batek banatzen ditu UDA eta hirugarren maila

Xabier Urtzelai 2009ko mai. 11a, 00:43
Karanbola guztiak ez dira bete, baina oraingo jardunaldia ere paregabea izan da UDAk hirugarren mailara bidean beste aurrerapauso handi bat egin dezan. Geratzen diren hiru partiduetan nahikoa da Aretxabaletak puntu bakarra eskuratzea.

Aretxabaletako mutilak igoera ospatzeko gutxienez beste astebete itxaron behar zutela jakinda zelairatu ziren domekan Ibarra futbol zelaira, ondo zekizkitelako zapatuko emaitzak –Hernanik galdu egin zuela, eta Tolosak irabazi–. Baina, inor ez zegoen horregatik arduratuta. Ardura handiagoa zuten Astigarragako Mundarro ze asmorekin zelairatuko zen jakiteko, atzean sartu eta eutsi, edo garaipenaren bila irten. Izan ere, bigarren aukera hori behar zuen UDAk.
Eta, Mundarroren alde esan behar da partidua irabaztera etorri zirela, nahiz eta jakin aurrean zuten taldea ligako onena dela. Lehenengo zatian ondo aurreratu zen UDA, Imanolen (1-0) eta Espinosaren (2-0) golei esker. Baina, 43. minutuan Aretxabaletaren kontra adierazitako penaltiak (2-1) goitik behera baldintzatu zuen bigarren zatian, etxekoek errenta defendatzeko atzera egin zutelako.

Astigarragak, baina, erasoan ezer gutxi erakutsi zuen, 20 gol baino ez dituzte egin aurten. Hala, UDAk beste pauso bat egin zuen atzo eta ia-ia eskura dute hirugarren maila. Puntu batera.

Mondra eta Aloña

Aloñarendako ere asteburu borobila izan da, bigarren postuagatik lehian kontrario zuzena den Hernani mendean hartu zutelako zapatuan (0-2). Axier Ugarte eta Roberto Idigoras izan ziren golegileak.

Mondra, berriz, 6-1 galduta itzuli zen Astigarragaren zelaitik. Keixik egin zuen Mondraren aldeko gol bakarra, faltaz, 50. minutuan. Porrot horrekin Mondrak gertuago ditu jaitsiera postuak, eta datorren astean Euskaldunaren kontrako partidua erabakigarria izango da.

 

Partiduko fitxa:

Aretxabaleta > Unda, Sanchez, Gomez, Ruben, Iturbe, Astola, Imanol (Eriko 66.min), Igartua, Espinosa (Oinatz 75.min), Lopez, Orueta (Uribetxebarria 84.min).

Astig. Mundarro > Amezketa, Lertxundi (Aduriz 55.min), Asier, Aizpuru, Alpin, Mikel (Padilla 11.min; Olabide 76. min), Loidi, Agustin (Moreiro 64.min), Andoni, Iraola, Aizpurua.

Golak > 1-0ekoa Imanolek (38.min). 2-0ekoa Espinosak (41. minutuan). 2-1ekoa penaltiz Padillak (43. minutuan).

 

Jardunaldiko gainontzeko datuak:

Sailkapena
                        Puntuak    JP
1. Aretxabaleta     67    31
2. Tolosa              58    31
3. Pasaia              57    31
4. Hernani            57    31
5. Aloña Mendi      56    31
6. Real Union       5 3    31
7. Berio               50     31
8. Trintxerpe        49    31
9. Hondarribia      49    31
10. Idiazabal        42    31
11. Ondarroako    35    31
12. Euskalduna    32    31
13. Mondra          32    31
14. Astig. Mund.   30    31
15. EHU Vasconia  30    31
16. Anaitasuna      25    31
17. Zumaiako        23    31
18. Amaikak Bat    17    31

Emaitzak
Hondarribia-Real Union    2-0
Ondarroako Aurrera-EHU Vasconia    1-2
Amaikak Bat-Pasaia    0-3
Zumaiako-Berio    1-0
Hernani-Aloña Mendi    0-2
Trintxerpe-Mondra    6-2
Euskalduna-Tolosa    2-4
Aretxabaleta-Astig. Mundarro    2-1
Anaitasuna-Idiazabal    2-0

Hurrengoak
Hondarribia-Anaitasuna
Real Union-Ondarroako Aurrera
EHU Vasconia-Amaikak Bat
Pasaia-Zumaiako
Berio-Hernani
Aloña Mendi-Trintxerpe
Mondra-Euskalduna
Tolosa-Aretxabaleta
Astigarragako Mundarro-Idiazabal

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak