Kanpaiak jotzen ikasteko eta irakasteko materiala sortu dute

Miren Arregi Amasorrain 2007ko ira. 7a, 10:51
Aretxabaletako Areatza auzokoena da iniziatiba bitxi hau. Auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan eta bide batez, materiala ere aurkeztuko dute. DVD batek, grafiko desberdinek eta hainbat partiturek osatzen dute materiala.
Makina bat aldiz ikusi eta entzun izan dugu gure auzo eta herrietan, elizako kanpaien soinuak bazterrak astintzen. Ohitura honek baina, urtez urte eta hamarkadaz hamarkada indarra galdu duenik ezin ukatu.Kanpaiak jotzearen tradizioa galduaz doala eta, ohitura zahar hau mantentzeko  Aretxabaletako Areantza auzoko bizilagunak iniziatiba bitxi batekin datozkigu. Izan ere, auzo honetako kanpai jotzaile eskolak kanpaiak jotzen ikasteko material didaktikoa sortu du.

Euren helburua da kanpaiak jotzeko ohitura mantentzea eta sendotzea. "lehenago auzo guztietan entzuten ziren kanpaiak, orain berriz gutxiago... dakitenek ere aukera gutxiago dute jotzeko eta entzuten ez denetik ikastea zaila da" dio proiektuaren bultzatzaile Julen Abasolo auzotarrak. 

DVD

Material didaktiko hau ikus entzunezko formatuan datorren  DVD batek eta hainbat grafikok eta partiturek osatzen dute. Ikus entzunezkoa Arteman komunikazio enpresak gauzatu du, eta grafiko eta  partiturak egitea Oihan Vega musikari eta kazetariaren lana izan da. Julen Abasolok azaldu duenez, "Kanpantorrean ikastea zaila da oso, eta bururatu zitzaigun paperean zer ikasi izatea interesgarria izango zela".

Auzoko jaiak

Gaur bertan ekingo diote Aretxabaletako Areantzan auzoan,  jaiak ospatzeari eta aukera hau aprobetxatuz egingo da material didaktiko berri honen aurkezpena ere, auzoko elizan, arratsaldeko 19:00etan.

Ikasteko tresnak

Auzoko elizako arkupetan kanpaiak jotzen ikasteko tresna bitxi bat ere ipini dute auzotarrek. Benetako kanpaien imitazio bat dela esan daiteke. Bertan entseatu ahal izango dute kanpaiak jotzen ikastera animatzen direnek. Bestetik, aurrez esan bezala, material didaktikoarekin ere egin ahal izango dituzte probak, etxean bertan. Iniziatiba honen sortzaile eta bultzatzaile direnek diote dagoeneko badirela hainbat pertsona proiektuarekin interesatuta daudenak eta parte hartzeko gogoa erakutsi dutenak.  Eurek diote auzo desberdinetako jendea elkartzea hobe izango litzatekeela, hala ohitura auzo desberdinetan hedatuko litzateke eta.  Materialean kanpai modalitate guztiak bildu dituzte; hala nola, Letxuga kanpaiak, Errepikak, Hil kanpaiak eta beste hainbat.  Baditu zailtasunak  kanpaiak ondo jotzen ikasteak. Ziur parte hartzaileek lortuko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak