Mitarte kalea berritzeko obrak apirilean hasiko dira

Mirian Biteri 2009ko ots. 23a, 18:31
Aretxabaletako Udalak Mitarte kaleko hornidura eta saneamendurako plan berezia onartu du eta datozen egunotan lan horiek esleitzeko lehiaketa deialdia argitaratuko dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Obrak apirilean hastekoak dira.

Jakina denez, Mitarte kaleko proiektu hori Gobernu espainiarraren Tokiko Inbertsiorako Estatuko Fondoaren diru laguntzarekin egingo da; horretarako, 793.916,47 euro bideratzea aurreikusi du.

Esan bezala, hornidura eta saneamendu berriak jarriko dituzte eta lur azpiko azpiegiturak egokituko dituzte. Azken horren harira, besteak beste, ur hornidurak, argindarraren sarea, gasaren sarea eta telekomunikazioak berrituko dituzte. Argiteria, hiri-altzariak, seinaleztapen-sistema eta lorategiak ere aldatuko dira. 

Maila berean

Gainera, Mitarteri Durana eta Olatolara kaleek duten itxura berdintsua emango diote galtzada-harria erabiliz; eta kalea funtzionalagoa izan dadin, espaloia eta errepidea maila berean jarriko dute.

Inaxio Garrok jakinarazi du modu horretan oinezkoendako espazioa handitzeaz gain, kale horretako merkataritza sustatu eta iraunkortasuna bultzatu gura dutela espaloia eta errepidea maila berean jarrita.

Udalaren aurreikuspenak betetzen badira kale horretako obrak apirilean hasiko dira eta abendura arte luzatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak