Mila metro koadroko tailerra egin dute institutuan

Mirari Altube Arrese 2008ko ots. 22a, 14:24
Soldadura eta metal eraikuntzetako tailerra egiten ibili dira Aretxabaletako lanbide institutuan, eta dagoeneko martxan dago. Apiril erdian inauguratuko dute.

 Kiroldegia zegoen lekuan egin dute, eta orain dela urtebete, 2007ko urtarrilean, hasi zituzten lanak. 1.000 metro koadro inguru ditu tailerrak, eta institutuko arduradunen esanetan, "seguru asko, espezialitate honetan Euskal Herrian dagoen handiena izango da". Tailerra martxan daukate, baina inaugurazio ekitaldi ofiziala apirilean egingo dute.


Soldadura ikastaroak beteta
"Soldadura eta metal eraikuntzak garrantzi handia duela" gure bailaran gogorarazi dute institutuko arduradunek. Hala, 2007-2008 ikasturtean 20 ikasle dituzte matrikulatuta 1. mailan eta hamar ikasle, 2. mailan. Gainera, soldadurako zazpi ikastaro antolatu dituzte, eta dagoeneko guztiak daude beteta. Horregatik, tailer berriarekin, ikastaro gehiago eskaintzeko aukera aztertzen dabiltza. Lanbide Sailak antolatzen dituen langabeendako ikastaroak eskaintzeko aukera ere izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak