Merkatariekin euskara erabiltzeko deia egin dute

Mirari Altube Arrese 2010eko uztailaren 14a

'Egin eta eragin euskaraz plazerra delako!' leloarekin merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina jarri du abian Udaleko Euskara Zerbitzuak. Horren berri ematen duen esku-orria banatu dute astean merkatari-ostalarien artean eta herritarrek ere jasoko dute.

Helburu bi ditu abian jarritako kanpaina horrek. Batetik, herritarren hausnarketa eragin gura dute; zein hizkuntzatan kontsumitzen duten, lehen berba zein hizkuntzatan egiten duten… galderak jaurtita: "Pentsatu duzu inoiz zurea dela lehenengo hitza eta zuk zeuk egiten duzula bidea?". 

Eta bestetik Udalak merkatariei eskaintzen dizkien laguntzen berri jaso dute: testuen itzulpen eta zuzenketak; diru-laguntzak; merkataritzan erabiltzeko ereduen euskarazko bertsioak (fakturak…) eta beste hainbat. 

Kanpainak hainbat pauso izango ditu, gehienak herritarrei bideratuak. Era berean, merkatari-ostalariei hizkuntza alorrean zerbitzua emateko bide berriak urratu gura dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak