Mendi irteera domekan Kepa Urra eta Zuhaitz Errasti gogoan

Mirari Altube Arrese 2008ko otsailaren 13a

Kepa Urra eta Zuhaitz Errasti presoen urtebetetze egunak dira gaur –otsailak 13–, eta hainbat herritarrek gogoan izan dituzte. Hala, mendi buelta egingo dute domekan Kurtzebarritik.

Lehen ekitaldia joan zen zapatuan egin zuten, argazkia atera biak zoriontzeko. Jende pilotxoa elkartu zen orduan. Domeka honetan, hilak 17, ostera, mendi irteera egingo dute. 09:30ean aterako dira Mitarte plazatik, eta Kurtzebarri aldera egingo dute. Goiza mendian pasatu ostean, eguerdi ingururako itzuliko dira, eta 12:30ean, luncha izango dute gertu Urbaltz elkartean.

Kepa Urrak urtarrilean bete zituen 16 urte espetxean. Hainbat tokitan egon da, baina azken urteotan Cadizko Puerto de Santamaria espetxean dago. Zuhaitz Errastik, ostera, abuztuan egingo ditu lau urte espetxean. Frantzia erdialdean dagoen Moulins-Yzeuren dago hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak