Memoriaren Autobusa gaur gure ibarrean

Ubane Madera 2010eko urriaren 21a

Arrasaten ere izango zela iragarri bazuten ere, azkenean, “logistika arazoengatik” Aretxabaletan bakarrik egingo du geldialdia Memoriaren Autobusak, gaur 18:00etan. Durana kalean izango da, herritarren bisitariak hartzen. Gero, 19:30ean, “Malko Gorriak” dokumentala aurkeztuko dute, Zaraia aretoan. Modu horretan, altxamendu faxistan eta frankismoan Debagoienean fusilatu zituztenak (122 lagun) gogora ekarri gura dituzte. Xehetasun guztiak Julia Mongek, Debagoieneko Fusilatuen eta Lagunen Batzordeko kideak azaldu ditu Arrasate Irratian. Segidan duzue elkarrizketa entzungai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak