Masaje tailandiarraren gaineko ikastaroa

Mirari Altube Arrese 2009ko otsailaren 12a

Meditazioa eta masaje tailandiarra oinarri hartuta gorputzeko luzaketa ariketak zelan egin errespetuz eta tentsioak askatuz erakutsiko dute zapatuan, hilak 14. Aredhana yoga-psikoterapia zentroak antolatu du ikastaroa (10:00-14:00).

Thai masajearen (tailandiarra) gaineko nondik norakoak eta onurak irakatsiko dituzte Aredhana yoga zentroan. Eta horren berri eman digu zentroko arduradun Encarna Mendezek: "Kultura hindua, txinatarra eta tailandiarra elkartzerakoan sortu zen Thai, eta milaka urte dituen teknika da. Monasterioetan egiten zuten sasoi baten, medikuntza tradizionalaren barruan –landareak, elikadura eta meditazioa...–. Masajea jantzita ematen da. Lehenengo meditazioa landu behar da, emailea egoera onean egoteko eta horrela behar bezala komunikatzeko jaso behar duenari. Emaileak gorputz guztia erabiltzen du masajea emateko: eskuak, besoak, hankak… Eta atzamarrekin presioa egiten du bide energetikoen gainetik, artikulazio guztiak mugituz; luzaketa ariketek yogako jarreretan dute oinarri. Hori guztia arnasketaren bitartez bat eginda daudela emailea eta jasotzen duena, hala erlaxazio sakonera bideratuko duelako. Thai masajearekin biek jasotzen dute onura bai ematen duenak, bai jasotzen duenak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak