Martxoaren 8aren harira egindako ekimenek harrera ona izan dute herritarren artean

Mirian Biteri 2009ko api. 5a, 22:35
Aretxabaletako Udaleko Berdintasun sailak martxoaren 8a dela eta antolatutako ekimenen balorazio positiboa egin du, guztiek herritarren partaidetza izan dutelako.

Berdintasunaren sailaren arabera, orokorrean, emakume gehiagok parte hartu dute: "Hori, alde batetik, positiboa da; baina, Udaleko Berdintasun sailetik gizonezkoak animatu nahi ditugu horrelako ekintzetan parte hartzera".

Ekintzen gaineko datu zehatzak eskaini ditu. Emakumeak aniztasunean lelopean, martxoaren 2tik 22ra bitartean egin den erakusketak askotariko adineko ehun bat bisitarik izan ditu; tartean, Andoaingo emakume taldea.

Antzerkia arrakastatsuena

Baina, guztien artean, harrera onena izan zuen ekimena Metidas en harina izeneko antzerkia izan zen. Guztira, 88 lagunek ikusi zuten hori.

Zine-klubari dagokionez, Las mujeres de verdad tienen curvas filma 47 lagunek ikusi zuten; eta   Porque las mujeres siempre queremos más filman 21 ikusle izan ziren; bietan emakumeak izan ziren nagusi. 

Martxoaren 10eko Kalean uso etxean otso ikus-entzunezkoak, bestalde, 18 parte hartzaile izan zituen: hamazazpi emakume eta gizon bakarra. Martxoaren 17ko Emakumeak aniztasunean kafe-solasaldian, azkenik, bi hizlari eta bost aretxabaletar bildu ziren; guztiak emakumezkoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak