Markeliñe Mendietak irabazi du Kantu Zaharren Txapelketa

Mirari Altube Arrese 2009ko abe. 27a, 12:47
Basotxo Erretiratuen Elkarteak antolatutako Kantu Zaharren Txapelketako sariak banatu dituzte. Markeliñe Mendietak abestutako 'Al olivo' kantuari eman diote lehen saria. Bigarrena, Maria Gallastegirendako izan da eta hirugarrena, Emilia Murillorendako.

Basotxoko bederatzi bazkidek hartu zuten parte txapelketan eta guztira 41 kantu jaso zituzten antolatzaileek. Bi epaimahai osatu zituzten kantuok baloratzeko: musika alderdia baloratzeko eta ondare historiko eta kulturala baloratzeko. Azken erabakia, baina, parte-hartzaileek eurek izan dute. Antolatzaileen asmoa zen abestiok gainerako bazkideei erakustea Santo Tomas egunean, baina arazo teknikoak tarteko ezin izan zituzten entzun.

Irabazlea Markeliñe Mendieta izan da Al olivo abestiarekin. Bigarrena Maria Gallastegi, San Juan kantuarekin eta hirugarrena Emilia Murillo, Buenos días padre cura kantuarekin.

Gabonetako oparien zozketa

Bestalde, Basotxo Erretiratuen Elkarteak Gabonetako otarraren zozketa egin du. Hona zenbaki irabazlea: 294. Horrez gain, 40 opari zozketatu zituen elkarteak Santo Tomas egunean eta irabazleen zerrenda ikusgai dago Basotxoko sarreran. Saritutako bazkideek urtarrilaren 21a bitartean dute epea jasotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak