Markel Olanok herriko beharrak ezagutzeko bisita egin du

Mirian Biteri 2009ko ots. 9a, 13:03
Joan den egubakoitzean Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano eta Garapen Iraunkorreko diputatu Karlos Ormazabal herrian izan ziren. Bertako errealitatea eta tokian tokiko hainbat proiektu ezagutzera etorri ziren.

Eguerdia pasata iritsi ziren udaletxera; Inaxio Garro alkatea zain zuten han. Eraikina ezagutu ostean, herriko plaza berriturantz abiatu ziren, EAko Lore Martinezekin eta EBko Tomas Fernandezekin batera.

Jarraian, Arkupen izan ziren; kultura etxe berriko areto gehienak bisitatzen. Handik, erreka beste aldean egiten diharduten etxebizitza berrien gainean jardun zuten.

Bisitak

Bisitak ez ziren horretan amaitu. Copreciren gaur egungo instalazioak eta enpresa horren asmoak, kiroldegiko proiektua, zaharren egoitzako obrak eta Urkuluko ingurunea ezagutu zituzten foru ordezkariek.

Bisitan zehar, Markel Olanok herriak azken urteotan izandako hazkundea azpimarratu zuen: "Biztanleen ikuspegitik gorantz doa eta horrek dinamismoa ekartzen du. Herria bizirik dagoela eta etorkizuna duela erakusten du hazkunde horrek".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak