Maria Candela Majadas da Aretxarteren zozketako irabazlea

Mirari Altube Arrese 2010ko mai. 6a, 15:21
Apirileko zozketa egin du Aretxarte merkatarien elkarteak eta Maria Candela Majadas izan da talasoterapiara joateko txartela jaso duena.

Iosu harategian eman zioten 11.102 zenbakia zuen txartela eta Zumaiako talasoterapian egun pasa –ur zirkuitua, masajea eta bazkaria– egiteko aukera izango du beste lagun batekin.

Maiatzeko txartelak

Martxoan jarri zuen abian zozketak egiteko ekimena Aretxarte elkarteak eta maiatzeko zozketa txartelak banatzen hasi dira astean. Hilabete bukaeran egingo dute horien zozketa eta bi sariren artean aukeratuko du irabazleak: Kantabrian dagoen bentura parkerako sarrera –rafting-a, sakan jaitsiera, mendi ibilaldia…– edo upategi batera bisita, ardo dastatze ikastaro eta guzti.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak