Mari Carmen Galanendako izan da Aretxarteren ekaineko saria

Mirari Altube Arrese 2010ko uzt. 12a, 11:55
Aretxarte merktarien elkarteak ekainean egin duen zozketak badu irabazlea: Mari Carmen Galan aretxabaletarra. Maiatzeko sariduna, ostera, oraindik ez da agertu eta eguenean bukatuko da epea.

Aitzorrotz elektronika dendan banatutako 21.799 zenbakidun txartela zuen Galanek, eta egubakoitzean jaso zuen saria dendako ordezkariaren eskuetatik: Oñatiko Arrikurtz kobak ikusteko sarrerak eta bazkaria bi lagunendako Zelai Zabal jatetxean. Sekula ez zaiola halakorik tokatu eta pozik azaldu zen Galan saria jaso eta argazkia ateratzerakoan.

Maiatzekoa agertu barik

Hilabete guztietan egiten du zozketa Aretxartek dendetan banatutako txartelekin. Eta maiatzeko sariduna oraindik ez da agertu. Gertu janari dendan banatutako 17.242 zenbakidunarendako izango da: aurkezteko epea, baina, eguenean bukatzen da. Oparia da Kantabriako natura parkerako edo upategi baterako sarrerak.


Eta orain uztaileko zozketa txartelak banatzen dabiltza. Saria izango da Donostiako zinemaldirako bi lagunendako sarrerak eta afaria Donostiako jatetxe batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak