Hainbat paisaia ikusgai
Guztira 25 argazki ipiniko ditu ikusgai Urtubik eta bertan hainbat txokotako paisaiak erakutsiko ditu, gehien bat Euskal Herrikoak izango dira. Erakusketa ikusi nahi duenarendako ondorengoa izango da ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00ak arte eta 18:00etatik 20:00ak arte; zapatutan, goizez egongo da aukera, 11:00etatik 13:00ak arte.
Urtubik zaletasunagatik ateratzen ditu argazkiak, eta era berean, Aretxabaletako argazki taldeko kidea ere bada.