Eguraldia ona izan da orokorrean, eguzkitsua, larunbat iluntzean izan ezik, zerua estalita egon baitzen orduan. Tenperatura freskoa izan da: gauak hotzak, zero azpiko 15 gradu ingurukoak, eta egunak epel samarrak, nahiz eta haizea zebilenean ondo babestu beharra zegoen.
Espedizioko kideak pozik azaldu dira, eta oso balorazio ona egin dute Kanpamentu Nagusitik egindako lehen joan-etorri honen gainean. Mendizaleak oso motibatuta daude hurrengo mendi-ibiliari ekiteko: eguraldi onak irautekotan, luze gabe Baruntserantz abiatuko dira berriro ere, eta kasu honetan, gailurrera (7.152 m.) iristeko asmoz irtengo dira, egokitze-protokoloarekin jarraituz.