Oraingo honetan, askoz ere ekipamendu arinagoa eramango dute Baruntseko lehen mendi-ibilian erabili zutena baino. Sherpani Coll-etik (6.150 m.) hurbil, eskalatzeko material guztia eta kanpadenda utzi zuten, eta ondorioz, orain jatekoa besterik ez dute garraiatu behar. Bi eguneko atsedenaren ondoren, hiru eskalatzaileak prest daude egokitze-aldiko azken faseari ekiteko, eta gero, Makaluri aurre egingo diote, horixe baita espedizio honen helburua.