Bidea bertikalagoa da hemendik gora eta haitza, elurra eta izotza aurkituko dute kaminoan. 6.900 metroko altueran haitz gaineko pasabide zaila dute, frantsesek "zeharkale beldurgarria" deitu ziotena. Elur gutxi dago mendian urtea oso lehorra izaten ari delako eta haitz leuna dago, horrek bidea zailtzen duelarik.
Horrez gain, 7.300eko altuerako erlaitz horretara iristeko azken metroetan "Seigneur horma" izenekoa dago, 15 metro bertikalean, heltzeko ere ia lekurik ez duen horma. Artifizialean A2ko maila ematen zaio horma horri (A5 da maximoa, baina altitudeak paper handia jokatzen du).