Gaur arratsaldean bertan jasotako azken partearen zain egon nahi izan dute: martitzenera bitarteko eguraldi ona iragartzen du, akaso bihar eta etzi elur prezipitazio batzuk izango dituzte baina hori ez da hain kezkagarria, benetan aurrera eginarazi diena haize boladak dezente baretuko direnaren abisua da, gehienera orduko 20 km-ko indarra izango omen da garaieran (aurreko saiakeran ia 50 km-ko indarrarekin jo zuen).
C-II-raino iritsi nahiko dute bihar (eurentzat C-I izango dena, lehen lolekua izango dutenez), eta gero hortik gora egin gailurreraino, 8.463 metroraino, beste hiru edo lau egunetan, eta hartara lehen mendizaleak izan bide hori estilo alpinoan egiten.