Makalu-Lako aklimataziotik iritsi zirenetik (apirilaren 30ean), guztia neurtuta eta prestatuta zuten: 3 motxila, bakoitza 5 kilorekin eta egingo duten ibilbidearen irudiak buruan. Goizean abiatu direnean (hemen goizaldeko 2:00ak), eguraldi iragarpen txar bat izan duten arren, badirudi baldintzak hobetu direla: haizea baretu da eta datorren egunetarako eguraldia egonkorra izango da. Hala, 5 egunetan egingo dute gailurrerako joan-etorria: 4 egun igotzen eta 1 jaisten.
Planifikazio estu horrekin, gaur egun luzea izango dute. Behe kanpamenduko 5.300 metrotatik 6.500 metrora segidan igo nahi dute. Lehen 1.200 metro hauetan izotzez estalita dagoen ertz zorrotz bat pasa beharko dute, sokaz lotuta.