Maiatzean amaituko dute kulturarako eraikina, bi hilabeteko atzerapenarekin

Ixone Serrano 2007ko ots. 8a, 17:24
Santa Kurtz kalea eta Herriko Plaza bitartean egiten dabiltzan kulturarako eraikina bukatzear dago. Martxo ingururako aurreikusi zituzten bukaera lanak, baina azkenean maiatzerako amaituko dituzte. Ondoren horniketa lanak egin beharko dituzte, hau da, altzariak eta gainerako ekipamenduak sartu. Zein enpresak hornitu lehiaketa bidez esleituko du Udalak.

Datorren kurtsoa bertan hasi gura du udalak. Beraz, datorren irailean musika eskola, gaztelekua eta liburutegia kulturarako eraikin berrian izango dira.

Atzerapena, plaka jausi zela-eta

Lanok aurreikusitako moduan egiten dabiltza Brues eta Fernandez eraikuntza enpresa. Hilabete pare bateko atzerapena izan dute maiatzean lehengo solairuaren oinarria izan behar zuen hormigoizko plaka jausi zelako.

Solairuka

  • Sotoan biltegia eta gaztelekua dago. Azken honek moldaketa txiki bat izan du eta sukaldea eta bulegoa izango ditu. Gaztelekuarekin batera, 96 jarleku inguruko erabilera askotariko aretoa eta erakusketak egiteko gela daude.
  • Liburutegia, kultur etxearekin batera bigarren solairuan egongo da. Hemen bananduriko gune ezberdinak egongo dira, taldeko lanak egiteko lekua, txikien gela baita bilera gela eta gela nagusia ere.
  • Hirugarren solairuan musika eskola egongo da.  Dantzarako erabiliko duten areto handia ere izango du, hainbat gela eta idazkaritzarekin.
  • Haien gainean, ostera, musika tresnak jotzeko gelatxoak egokituko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak