Umeak izan dituzte gogoan Euskararen Asteko antolatzaileek, eta hainbat ekitaldi eskaini dizkiete.
- Maiatzak 12, astelehena (17:30): Antzerkia egingo dute Algara ludotekako gaztetxoek, Kurtzebarri eskolan. Azken asteotan gogor dabiltza entseguetan, eta ilusio handiarekin gertatutakoa eskainiko dute.
- Maiatzak 13, martitzena (21:30): film laburren emanaldia egingo dute udaletxe zaharrean. Topagunearen film laburren zirkuituak hamar film ekarriko ditu gurera, tartean, Gentzane Agirre Onaindiaren Unrest eta All about eves, Koldo Almandozen Columba Palumbus eta Asier Mendozaren Momorro.
- Maiatzak 14, eguaztena (19:00): Berbaldia eskainiko du Amaia Anterok Euskara, hizkuntzen ekologiatik lelopean. Hizkuntzen arteko harremanetarako oinarriak planteatzen dituen ekologiaren klabeetatik abiatuta jardungo du Anterok; hau da ekologiaren baitan aurkitzen ditugun baloreak topatuko ditugu diskurtso honen baitan: aniztasuna, berdintasuna eta interdependentzia.
- Maiatzak 15, eguena (19:00): Euskal Herriak Bere Eskolako kide den Aiora Filarmendik Auzolanean hezkuntza sistema nazionala eraikitzen izango du berbagai hilaren 15ean (19:00). Gainera, Euskal Herriko emakumeen 12 pasarte erakusketa egongo da eguenean udaletxe zaharrean (16:00-20:00), EHBEk antolatuta.
- Maiatzak 16, egubakoitza (17:30): Antton Irusta ipuin kontalariak eta Enrique Morente marrazkilariak ipuin tailerra egingo dute umeendako, udaletxe zaharrean.
Euskararen eguna, zapatuan
Euskararen Asteko egun handiena zapatua izango da, hilak 17. Hona egitaraua:
- 11:00etatik-13:00etara, Leizarra musika eskolako trikitilariekin kalejira.
- 13:00etan, inguruko hainbat baserritako gazta dastatzea, Mitarte kalean.
Bitartean, bertso-triki poteoa. Bertsolariak: Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia.
- 12:45ean, txalapartariak, Mitarte kalean.
- 14:30ean, babarrun jana Iturrigorri frontoian.
- Bazkalostean: Jokoak eta bertsolariak, trikitilariak… eta nola ez, Bilboko gaitariak.
- 17:30ean, umeendako kale antzerkia Zirika Zirkus taldearekin, Kurtzebarriko pistan.
Bitartean txikiteoan ibiliko dira Bilboko gaitariak.
- 19:00etan, Larrin dantza Durana kalean.
- 19:30ean, Beinke-Loramendi dantza Arlutz osteko plazan.
- Ondoren, Tapia eta Leturia eta Jokin erromeria giroan Arlutz osteko plazan.